Kandido Sasetaren oroimen eta omenezko ekitaldia
Gorka Ortega eta Koldo Ortega historialariak Kandido Sasetaren bizitzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ostegunean Karlos V.naren gazteluan.
Duela 86 urte Asturiasko frontean hil zen Kandido Saseta Euzko Gudarosteko komandante hondarribiarra. Hondarribiko EAJ alderdiaren Uri Buru Batzarrak eta Sabino Arana Fundazioak urtero lez, omenaldia egiten diote, eta beraz, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Horien artean lehena datorren ostegunean izango da horietatik lehena. Gorka Ortega Ortiz, arlo pribatuko administrazio teknikaria eta ikertzaile independentea, eta Koldo Ortega Lopez historialariak Kandido Sasetaren bizitzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Karlos V.naren gazteluan: “Kandido Saseta bizitza Euskadiren zerbitzura emana”. Karlos V. paradoreko areto nagusian izango da arratsaldeko 19:00etan.
Kandiko Saseta 1904ko abenduaren 12an jaio zen Hondarribiko Biteri eskolan. Euzko Gudarosteko kideetan militar profesional bakarrenetakoa izan zen. Azpeitiko Komandantziaren aginduz, Asteasu, Aduna, eta Zizurkilgo herrien arteko defentsa lerroa antolatu zuen, bai eta Gipuzkoako erdialdeko defentsa eta erresistentzia koordinatu ere. Beste hainbat eginkizunen artean, Kandidok eskolta eman zion Jose Antonio Agirre lehendakariari.