Inauterietako sariak banatu dituzte
Karroza onenaren eta konpartsa onenaren sariak eskuratu dituzte Carlos Zapirain Dantza Eskolak eta Amute Kosta Auzolagunak elkarteak. Erakusleiho lehiaketaren saridunak, berriz, Andrea Opariak, Ongi Etorri eta Hawaii izan dira.
Igande arratsaldean egin zuten inauterietako desfileko sari banaketa. Karroza onenaren eta konpartsa onenaren sariak banatzeaz gain, Hondarribiko saltokien erakusleiho lehiaketaren sariak banatu zituzten.
D taldeko konpartsa lehiaketan, Amute Kosta Auzolagunak irabazi zuen. Hortaz, 2023ko konpartsa onenaren izendapena jaso zuen. Bigarren Pilar Peña Dantza Eskola izan zen, hirugarren Kuki Taldea, laugarren Girotzen Kultur elkartea eta bosgarren Carlos Zapirain Dantza Eskola. Karroza onenaren saria Carlos Zapirain Dantza Eskolarentzat izan zen.
C taldeko konpartsa lehiaketan lehen saria Mugiri Kultur elkarteak jaso zuen, bigarrena, berriz, Famili Zirkuak. B taldeko konpartsa lehiaketan (2-5 pertsonek osatutakoa) Asier Burgueterentzat izan zen saria. Hondarribikoa ez den konpartsa onena aldiz, Gazte Landetxa izendatu zuten, bigarren Santiagoko deabruak, hirugarren Jazzarte Dance Studio, laugarren saria Toxic, bostgarren My Dance Studio eta seigarren Trikuharri elkarte soziokulturala. Azkenik, A konpartsa lehiaketan Guillermo Sodupek eskuratu zuen saria.
Inauterietako sari banaketen egunean bertan, Hondarribiko saltokien erakusleiho lehiaketaren sariak banatu zituzten. Saridunak Andrea Opariak, Ongi Etorri eta Hawaii izan ziren.