Espainiako Estatuko memoria historikoari buruzko kongresua, Irunen
Otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitartean Ficoban elkartuko dira 20 hizlari eta ehunaka historialari eta historia zale.
Espainiako Estatuko memoria demokratikoari buruzko kongresu bat antolatu du Irungo Udaleko Memoria Historikorako Bulegoak. Ficobako auditorium nagusian izango da, otsailaren 27tik martxoaren 2ra bitarte, eta sarrera doakoa izango da.
Lau egungo jardunaldiak izango dira eta hogei hizlari bertaratuko dira. Betiere 1963ko Gerra Zibilaren testuinguruan arituko dira; errepresio frankistaren adierazpen guztietan; gerraren eta gerra ondoko diktadura frankistaren gaineko genero ikuspegian; eta elkarte memorialisten mugimenduan sakonduko dute.
Egitaraua:
Otsailak 27, astelehena.
- Kongresuaren hasiera, 11:00etan. Fernando Martinez Lopez, memoria Demokratikorako estatu idazkariarekin; Santi Jimenez, Irungo Udaleko Memoria Historikorako ordezkariarekin; eta Jose Antonio Santano alkatearekin.
- Memoria Demokratikoaren Legea, 12:00etan. Mauricia Valiente, giza eskubideetan espezializatutako abokatuaren eskutik.
- Gerra Euskadin 1936 eta 1937an, 13:15ean. Pedro Barruso, Historiako doktorearen eskutik.
Otsailak 28, asteartea.
- Suntsitu zuten, baina ez zen desagertu. Albaterako esparrua, arkeologia eta kontzentrazio paisaia baten memoria Espainiako Gerra Zibilaren eta gerraostearen testuinguruan, 09:45ean. Felipe Mejias, proiektu arkeologikoaren zuzendariak emango du.
- Homosexualitatea frankismoan: 40 urteko errepresioa eta erresistentzia, 11:00etan. Fernando Olmeda, idazle eta kazetaria arduratuko da hitzaldiaz.
- Frantzia, 1939: erbestealdi luze baten hastapenak, 12:15ean. Josu Chueca, EHUko irakasle titularraren eskutik.
- Funtzionarioen garbiketa, errepresio sistematiko eta iraunkorra (1936-1978), 12:15ean. Aritz Ipiña, EHUko Historia Garaikideko doktorea izango da hizlari.
- Bortxazko lanak frankismoaren pean: historia eta memoria politikak, 16:45ean. Fernando Mendiola joango da hitz egitera, Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtseko zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
- Euskaldunen deportazioa esparru nazietan, 18:00etan. Etxahun Galparsoro, EHUko historialaria.
Martxoak 1, asteazkena.
- Emakumeen egoera juridikoaren aldaketak II. Errepublikaren eta frankismoaren artean eta errepresio eta doktrinamendu erakundeak, 11:00etan. Maria Jose Villa, EHUko Historiako doktorea.
- Generoa eta errepresio frankista Euskadin: fusilatutako eta kartzelatutako emakumeak, 16:45ean. Jon Penche, Antón Pérez Enbeita eta Aritz Onaindia, EHUko Historia Garaikideko doktoreak.
-
Errepresioa Saturrarango eta Zornotzako emakumeen kartzeletan, 18:00etan. Ascensión Badiola, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Historiako doktorea.
Martxoak 2, osteguna.
-
AGE: Frankismoko gerrillarien eta biktimen errekonozimendu juridikoa lortzeko 26 urteko borroka, 11:00etan. Archivo, Guerra y Exilio de Cantabria (AGE)
-
Errepresio frankistari buruzko datu baseak: Memoriaren Nafarroako Institutuko Memoriaren Dokumentazio Zentroko Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsak garatutako metodologia, 12:15ean. Fernando Mendiola, Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtseko zuzendari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak.
-
Elkarte memorialistak (I). Ikerketa ildoak eta ibilbidea, 16:45ean. Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan.
-
Elkarte memorialistak (II). Ikerketa ildoak eta ibilbidea, 18:00etan. Asociacion Republicana Irunesa Nicolas Gerendiainen ardura.