Irungo ikastetxeen matrikulazio kanpainez jakinarazi du udalak
Atzo ireki ziren ikastetxeetako matrikulazio kanpainak, eta hilaren 24an bukatuko dira. Laguntze aldera, informazioa helarazi du udalak.
Atzo hasi zen Irungo ikastetxeetako matrikulazio kanpaina eta horren berri eman nahi izan du Irungo Udaleko Hezkuntza arloak. Epea hilaren 24ean amaituko da, eta batik bat, 2020 eta 2021ean jaiotako haurren gurasoei zuzendu zaie udala.
Guztira hamabi ikastetxe daude Irunen, eta lehentasunen arabera ordenatu behar da aukera. Ikastetxe baterako eskabideen kopurua handiagoa bada hutsik dauden tokiena baino, legediak xedatzen duen baremoa aplikatuko dute tokiak esleitzeko. Horretarako, bizilekua non dagoen izango dute kontuan eta baldintza hori izango da puntuatzeko balio handiena duena.
Hainbat dokumentazio aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek, hala nola, familia liburuaren fotokopia, eta nortasun agiria; ikaslearen errolda agiria edo familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria (HAZ-en nbulegoko kutxazainetan eskuratzeko aukera dago); Puntu gehiago lortzeko balio duten ebste agiri batzuk, minusbaliotasunarena, lantokiaren helbidea, familia ugaria…; 2021eko errenta aitorpena, Gipuzkoatik kanpo egin bada bakarrik; EAEtik kanpo eskolatutako ikasleek, egindako ikasketen ziurtagiria.
Eskaria Eusko Jaurlaritzaren orrialde honetan egin behar da. Eskatzaileen zerrendak, behin behineko eta behin betiko zerrendak ikastetxeetan zabalduko dituzte, martxoaren 14ean, martxoaren 28an eta apirilaren 20an hurrenez hurren.
Ikastetxe bateko 2 urtekoen gelan matrikulatuta dauden haurrek eskola berean jarraitzea asmoa badute, tokia bermatuko zaie, eta ez dute aurrematrikula egin beharko. Bestalde, DBH egingo dutenek hurrengo ikasturtean, ez dute matrikulazioa egin beharko.
Eskolak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko bisita gidatuak egingo dituzte:
- Belaskoenea HLHI. Hitzordua telefono honetara deituta eskatu behar da: 943 627 595.
- Dunboa HLHI. Bisitak pertsonalizatuak dira, 943 622 155.
- Eguzkitza HLHI. Otsailaren 13an euskaraz eta 14an gaztelaniaz, 17:30etatik aurrera biak ala biak. Eskaera egiteko, 943 899 161.
- Elatzeta HLHI. Hitzordua, 943 937 759.
- Leka-Enea HLHI. Bisita pertsonalizatuak izango dira, 943 899 159.
- Toki Alai LHI. Otsailaren 16an, 17:00etan, Loidi Bizkarrondo kalean, eta 17:45ean Altzukaitz kalean. 943 899 124.
- Txingudi Ikastola HLHI: Otsailaren 13tik 16ra bitarte, 16:30ean. Hitzorduak, 943 894 000.
- Erain Txiki HLHI. Bisita pertsonalizatuak izango dira. 943 627 111.
- Irungo La Salle HLBHIP. Hitzorduak, 943 628 411.
- El Pilar HLBHIP. Bisita pertsonalizatuak izango dira, denak otsailaren 11n. 943 621 700.
- San Vicente de Paul HLBHIP. Hitzorduak, 943 619 990.
Bestalde, udal haur eskolen aurrematrikulazioa martxoko bigarren hamabostaldian hasiko da.