Doako matrikulazioa Irungo bi kiroldegietan, aste honetan
Gaurtik izango da otsailaren 21era arte doako matrikulazio kanpaina martxan. Bestetik, Artalekuko gimnasioa hobetzeko asmoa adierazi du udalak.
Astebetez doako matrikulazio kanpaina jarri du martxan Irungo Udalak, bai Artalekurako eta bai Azken Porturako. Otsailaren 14tik 21era bitarte kirol guneetan izena ematen dutenek ez dute matrikula ordaindu beharko, kuota bakarrik.
Borja Olazabal Kirol zinegotziak eman du kanpaina honen berri. Horrez gain, 10.000 pertsona baino gehiago direla bazkide direla jakinarazi du. “10.000 pertsonen langa gainditzea berri oso handia da. Kirola eta ariketa fisikoa sustatzen jarraitzera bultzatzen dizkiguten zifrak dira”.
Baliabideez ere mintzatu da Olazabal, eta Artaleku aztertzeko lan lerro bat martxan dutela jada jakinarazi du. Lan horri ekin diotela dio zinegotziak gazteen aurrekontu parte hartzaileetako proposamen irabazleetako bat izan zelako kirol guneko gimnasioa hobetzea. Horretarako, 60.000 euroko partida dutela gogoratu du.