Noelia Lorenzoren hitzaldia, martxoaren 3an
Gaixo dagoenez, ostegunerako aurreikusia zegoen hitzaldiaren data aldatu dute. Solasaldia Palmera Monteron izango da, 18:00etan.
Txingudiko Elkarte Feministak jakinarazi du ostegunerako aurreikusia zegoen Noelia Lorenzo Pinoren tertulia dialogiko feminista dataz aldatzen dela protagonista gaixo dagoelako. Hitzaldiaren data berria martxoaren 3a da, ostirala, eta Palmera Monteron izango da, 18:00etan. Noelia Lorenzo Pino idazle irundarra Blanco Inmaculado bere liburuaren inguruan mintzatuko da saio horretan.