Jaizubiako padurak ezagutzeko ibilaldia
Hondarribiko Mintzalagun eta Gurasolagunei zuzenduriko ibilaldia da. Padurak ezagutzeaz eta ibilaldiaz gozatzeaz gain, euskaraz aritzea izango da helburua.
Mintzalaguna proiektuak euskaraz ondo pasatzea eta jendea ezagutzea du xede; horregatik, hilabetero hainbat tailer eta txango antolatzen dituzte.
Hilaren 25ean (larunbata da), 10:00etatik aurrera, Jaizubiako paduretan zehar ibilaldi gidatua egingo dute Hondarribiko Mintzalagun eta Gurasolagunek. Padurak ezagutzeaz eta ibilaldiaz gozatzeaz gain, euskaraz aritzea izango da helburua. Bertaratzen diren haurren artean kapen kartak zozketatuko dituzte.
Doako jarduera izango da. Txangoan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute hilaren 20a baino lehen (parte hartzaile kopurua mugatua izango da). Hondarribiko Mintzalagunak eta Hondarribiko Udalak antolaturiko jarduera da.