Marlaxka Xake Klubeko jokalariek maila ona eman dute asteburuan
Asteburu honetan Euskadiko Ligako eta Gipuzkoako Ligako bosgarren jardunaldiak jokatu dituzte. Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko A, B eta C taldeak etxean aritu dira.
Larunbat honetan Euskal Ligako eta Gipuzkoako Ligako bosgarren xake jardunaldiak jokatu dira eta Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko ordezkariak bertan izan dira. Bi gairaipen, berdinketa bat eta porrot bat eskuratu dituzte, partida guztietan maila ona erakutsi dutelarik.
Euskal Ligan Hondarribia Marlaxka A taldeak garaipena eskuratu zuen etxean (Kasino Zaharrean jokatu zuten) Arrasate taldearen aurka, 2,5-1,5 irabazi zuten. Garaipen honekin Euskal Ligako Ohorezko mailan sailkapen taularen erdialdean kokatu dira. Segidan eskuratzen duten bigarren garaipena da honakoa. Taldea Patxi Morenok, Rodolfo Martin Krugek, Alejandro CM Herrerak eta Ander Tafallek osatu zuten.
Gipuzkoako Ligan berriz hiru talde aritu ziren. Hondarribia Marlaxka B taldea etxean aritu zen ere, ZKE Zarautz B izan zuen bisitari. Hondarribiarrek 4-0 irabazi zuten, ondorioz, sailkapen nagusiko hirugarren postura igotzea lortu dute. Taldea Daniel Garmendiak, Jurgi Diazek, Silvestre Moreirok, eta Mikel Tafallek osatu zuten.
Hondarribia Marlaxka Ck Hondarribiko Kasino Zaharrean Gros F taldearen aurka berdinketa eskuratu zuen: 2-2. Taldea Jokin Etxanizek, Gotzal Jokin Lerak, Jon Diazek eta Nora Lerak osatu zuten.
Hondarribia Marlaxka D taldea, berriz, porrotarekin itzuli zen etxera. Andoainen Agustin de Leiza Bren aurka jokatu zuten. Lehia handia izan ondoren 3-1 galdu zuten. Taldea Juan Miguel Imazek, Jose Abreuk, Daniel Castañok eta Iosu Zubillagak osatu zuten.
Datorren hitzordua, 6. jardunaldia otsailaren 18an izango da (larunbata da). Hondarribia Marlaxka A, Sans Viatorren aurka lehiatuko da; Hondarribia Marlaxka B, Billabona Bren aurka; Hondarribia Marlaxka C, Fiantxeto Xake Aren aurka eta Hondarribia Marlaxka D Txaturanga taldearen aurka.