Hondarribiko PSE-EEk alkategaia aurkeztu du
Noemi Odriozola kazetari eta itzultzailea izango da alderdi sozialistaren udal hauteskundeetarako hautagaia.
Azken bi legealdietan Iosu Alvarezen (Hondarribiko PSE-EEren bozeramailea) eskuin eskua izan da Noemi Odriozola. Orain artean, zinegotzi lanetan aritu da, baina aurrerantzean erronka berri bati ekingo dio: alderdi sozialistaren udal hauteskundeetarako alkategai berria izango da. Kazetari eta itzultzailea da Odriozola.
Odriozolak “ilusioz” heldu dio erronka berriari, baina aldi berean “bertigo” pixka bat duela aitortu du ere. Gainera, aurkezpenean aurreratu zuenez, Iosu Alvarez alboan izaten jarraituko du alkategai berriak, egungo bozeramailea zerrendaren bigarren postuan joango da.
PSE-EEren orain arteko ildo berari eutsiko dio, “Hondarribiarren bizitza errazteari” . Oreka soziala, iraunkortasuna eta ekonomia eredua dibertsifikatzea (turismoari ez ezik lur industrialari, etxebizitzen erregulazioari eta bertako komertzioei garrantzia emanez) izango dira PSE-EEren helburuak.