DYAren Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa
10 orduko ikastaroa izango da, bi egunetan banatuta. Herritar orori zabalik dago.
Otsailaren 25 eta 26rako Oinarrizko Lehen Sorospen ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk. Deialdia Gipuzkoako biztanlego osoari irekita dago.
Egunerokotasunean topa daitezken arrisku nagusiak lantzea du helburu. Horiek: bihotz-birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… nola ebatzi eta nola aurre egin irakatsiko dute.
Hondarribiko DYAren ordezkaritzan izango da (Soroetagain 6-7an), 09:00etatik 14:00etara egun banatan. Matrikularen kostua 60 eurokoa da.
Informazio gehigarria edo izen ematea 943464622 telefonoan edo DYAren webgunean. Ikasle kopurua mugatua izango da ikastaroaren kalitatea bermatzeko.