Trafiko aldaketak, inauteriengatik
Larunbatean kaldereroengatik, eta igandean inude eta artzainengatik erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzat.

Bihar kaldereroak ibiliko dira Irungo kaleetan zehar, eta ondorioz, 18:50etik 20:30era trafiko aldaketak egingo dituzte hiriko hainbat kaleetan gaur Irungo Udalak berri eman duenez.
Hondarribia kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa hiribideko bidegurutzeraino itxita egongo da ibilgailuentzat. Hortaz, ohiko norabide aldaketak egiten arituko dira udaltzainak.
Otsailaren 12an Inude eta artzainak Santiago kaletik irtengo dira 12:10etan, eta erdigunerantz abiatuko dira. Colon pasealekua itxiko dute, eta Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean itxiera 14:00ak izango da.