Uvescok Aldundiaren aitortza jaso du karbono funtsetan laguntzeagatik
Konpentsazio horrekin 2021eko Aiako Harriko suteetako lursailak garapena izango du, Uvescorekin batera beste 10 enpresek 100.000 euroko konpentsazioa egin baitute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten sortu duen Borondatezteko Karbono Funtsa erabilita lehengoratze ekologikoko lehen jarduera Aiako Harriko Etxolazarretako eremu narriatuan egingo du. Borondatezko funtsa da eta deskarbonizazio prozesuan laguntzea du asmo.
Aiako Harriko jarduera eraikuntzaren, industriaren, kirolaren, kulturaren edo merkataritzaren sektoreetatik datozen 10 enpresek 12.000 tona CO2 baliokide konpentsatu dituztelako egingo da, guztira 100.000 euro.
Enpresa horien artean Irungo Uvesco dago. Besteak beste, furgoneta elektrikoak edo kamioi elektrikoekin mugikortasun iraunkorreko formula berrietan aurrera egiteko probak egin dituzte. Jose Ignacio Asensio, Ingurumeneko diputatuak eskertu egin du horregatik Kateako fabrika: “Beharrezkoa da eskerrak ematea eta ikusaraztea gure lurraldeko sektore ekonomiko eta industrialaren preskriptore izateko hartu duten konpromisoa”.
Hitza hartu zuen ere Jesus Velascok, Uvesko Taldearen Erantzukizun Sozialaren arloko zuzendariak, eta oso kontent zeudela funtsean lagundu izanagatik adierazi zuen. “Lehen proiektu hau tokikoa delako, zeren eta Gipuzkoan, Irunen, onura zuzenean itzultzera bideratu baita, gure bi instalazio logistikok sortzen duten tokian”.
Konpentsazio horri esker Aiako Harrian lehengoratze obrak egingo dituzte, eta helburu nagusia da “lursaileko landarediaren eta lurzoruen gaitasuna hobetzea karbono-hustutegi gisa jarduteko, haien funtzionaltasun ekologikoa indartzeko eta inguruneko biodibertsitatea kontserbatzeko”.
Karbono funtsaren Aldundiaren programa berriki onartu zen Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legeak Karbono Aztarna erregistratu eta konpentsatzeko derrigortasuna ezarri zuelako sortu dute. Betebehar horrek eragiten die BEG gehien sortzen dituzten industria sektoreei.
Irungo sutea
Irunen erretako lursailak 20 hektareako azalera du, eta Aiako Harriko naturgunearen barruan dago, baita ere Euskadiko azpiegitura berdearen sarearen parte. Etxolazerretako partzela ia osorik erre zen, eta sutea Bera, Lesaka eta Biriatuko lurretara ere zabaldu zen.
Finkaren zati bat bere kabuz ari da birsortzen, baina, hala ere, beharrezkoa ikusten du Irungo Udalak partzelaren gainerakoan jardutea “segida ekologikoaren prozesua azkartzeko, beste inpaktu batzuen aurrean ekosistemak erresilientzia izan dezan laguntzeko eta karbonoaren hustubidea izateko gaitasuna hobetzeko”.