Herritarren ongizatea bermatzea helburu
Gizarte Zerbitzuen sailak 2022 urtean egindako lan guztien errepasoa egin du.
Hondarribiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak 2022 urtean egindako lan guztien errepasoa egin zuen atzo Gotzone Larrarte sail honetako zinegotziak.
2022an sailaren helburu nagusia pertsona eta familiei arreta zerbitzu egokia eskaintzea izan dira helburu nagusiak, beti ere herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatuz. Pandemiaren ondoren behar berrietara egokitzeko beharra ikusi zutela-eta berregokitzeko “arintasuna” izan zutela adierazi zuen.
Aurkezpenean hiru proiektu nabarmendu zituen:
- Etxez etxeko zerbitzua: Astelehenetik igandera eskaintzen den zerbitzua da. 2022an zerbitzuaren intentsitatea handitu egin zela jakinarazi zuen zinegotziak, 115 etxebizitzetan eman zen. Udalak 720.636,16 euroko inbertsioa egin zuen zerbitzu honetan.
- Hondarribia Bidez Bide: Oinarrizko beharretarako doako garraio zerbitzua da, udalak eta Behemendi Elkarteak kudeatzen dutena. Ekainean abiarazi zuten zerbitzua. Ordutik, 1.000 bidai inguru egin ditu. Etorkizunean zerbitzua indartzea baloratzen ari dira.
- Gizarte Larrialdietarako laguntzak: Pandemiaren aurreko datuetara itzuli zen larrialdi zerbitzua. 2022an 131 larrialdirako laguntza tramitatu ziren. Udalak 199.660,93 euroko inbertsioa egin zuen udalak.
Bestalde, Kasino Zaharra urri erdialdera normaltasunera itzuli zen; Hondarribia Eremu Segurua kanpaina martxan jarri zuten 200 saltoki atxikitu direlarik; Gizarte bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen harretarako zerbitzua (Irungo Zubia zentroan ematen dena), iaz 272.57,03 euroko inbertsioa egin zuen udalak.
Aurten, gainera, saila indartzeko leku irisgarriago batean kokatzeko obrak lizitatzeko asmoa dutela jakinarazi zuen.