Zinema eta musika saioa Elitxun, Gurutz Albisuk gidatuta
Josetxo Fernandez de Ortega pianistak kontzertua eskainiko du; gero Charles Chaplinen eta Jose Mari Zabalaren film bana proiektatuko dira.
Elitxu Auzo Elkarteak pelikula eta musika emanaldiak antolatu ditu larunbat honetarako, 18:00etan.
Josetxo Fernandez de Ortega pianista gerturatuko da auzo elkartera, eta aurkezle lanetan Gurutz Albisu zinema historialaria izango da.
Jarraian, Vida de perro: Charles Chaplin, eta Tragedia muy muy intima, Jose Mari Zabalza zinemagile irundarrarena proiektatuko dituzte.