Adineko Herritarren Bizitzarako Plan Estrategikoa egitea eskatu du EH Bilduk
Bi egun izan dituzte udaleko gainontzeko taldeek Ikei enpresak osatutako azterlana ikertzeko. Txostenak gabeziak dituela uste du EH Bilduk.
Gaur goizean aurkeztu duten adinekoen beharrak ezagutzeko ikerketaren harira, EH Bilduk harekiko iritzia plazaratu nahi izan du.
Bilkideek, Udal Gobernuak egindako lana eskertu eta azterlana egitea beharrezkoa zela uste duten arren, txostenak adinekoei buruz “osatu gabeko irudia” eskaintzen duela uste dute: batetik, Hondarribiko egoitzetan zenbat adineko dauden, zein egoetan dauden eta bertan egoteko arrazoiak zeintzuk diren argi geratu ez direlako. Eta bestetik, adinekoen hizkuntza soslaia aintzat hartu ez izanagatik euskararen normalizaziorako beharrak zeintzuk diren argi geratu ez direlako.
EH Biduren ustez, jakina da Hondarribiko Tokiko Gobernuarentzat Gizarte Zerbitzuak ez direla lehentasunezkoak: “bertako funtzionarioak eta langileak, oro har, egoera prekarioan eta gutxiago kobratzen dute. Ez dago Berdintasun Sailik, ezta berdintasun teknikaririk, eta herritarren eskubideak ezagutu, aitortu eta bete beharrean, nola halako zerbitzu asistentzialak eskaini nahi dizkiete”.
Horregatik guztiagatik, Adineko Herritarren Bizitzarako Plan Estrategikoa egitea eskatu dute.