Osasun Bidasoak biharko elkarretaratzea deitu du Irunen
Erdiguneko anbulatorioan bilduko dira manifestatzeko bihar, 14:00etan.
Osasun Bidasoa plataformak elkarretaratzea egingo du bihar erdiguneko anbulatorioan. Pasa den astean Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran izan zen taldea, eta Bidasoarako osasun plan integral bat eskatu zuten.
Horrez gain, aste honetan Bidasoa ospitaleko lizitazio berria gelditzeko eskaera egin diote Osasun Sailari. Gasteiztik egindako proposamena ez dutela profesionalekin, erakundeetako ordezkariekin eta herritarrekin kontsultatu salatu dute, eta proposamena ez dela egokiena uste dute.
Bestalde, Jose Antonio Santano alkateak txosten bat kaleratu du aste honetan zeinetan frogatu egiten duen erdiguneko anbulatorio handitu daitekeela.