Hondarribiko VII. Txakurkrosa, asteburuan
Hondarribiko zirkuitua hainbat probetarako puntuagarria izango da.
Asteburu honetan jokatuko da Hondarribiko VII. Txakurkrosa, V. Ogi Berri saria. Hondarribiko zirkuitua, aldi berean, hainbat probetarako puntuagarria izango da: Larunbatean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da eta igandean, berriz, Euskadiko Txakurkros Ligako 10. jardunaldia izango da.
Larunbata
Gaueko txakurkros probarekin hasiko dute VII. Txakurkrosa. Korrika zein bizikletaz ia ibilbide berdina burutu beharko dute: bizikletan doazenak (bikejoring) brobaren azken zatian Talaia bideko barne bidetik joan beharko dute, korrika doazenak berriz, kanpokaldetik. Ibilbidea orain arteko berbera izango da.
Igandea
Bikejoring zirkuitua izango da eguneko lehen lasterketa. Higer Itsasargian hasi eta bukatuko da proba, eta parte hartzaileek ‘El Molino’ hondartzaraino heldu beharko dute. Hurrengo proba, korrikako modalitatean, absolutuen kategoriako txakurkros lasterketa izango da, aurreko probako ibilbide bera burutu beharko dutelarik. Eta Azkenik txakurkros lasterketa popularraren txanda izango da. Lasterkariek larunbateko zirkuitu bera burutu beharko dute.
V. Ogi Berri saria bi egunetako lasterketetako denborak batuta erregistro onena eskuratzen duenari banatuko zaio.