'Vuelta al pais de Elkano' liburuaren aurkezpena, ostegunean eta euskaraz
Ander Izagirre kazetariak aurkezpen eta solasaldi saio bat eskainiko du Amaia KZn ostegun honetan, 19:30ean.
Vuelta al pais de Elkano liburua aurkeztuko du Ander Izagirre kazetariak Amaia KZn, ostegun honetan (otsailak 9a da), 19:30ean. Zure abenturaren bila jardunaldien baitan antolatu dute, eta ohi moduan, sarrera doakoa da.
Liburuan, idazlea Elkano esploratzailearen jaioterrian barrena ibiliko da bizikletan, itsasoarekin lotutako istorioen eta berauen eta egungo garaiaren arteko harreman xerka. Literatur lanaren aurkezpen bat egitea da eta solasaldi bat eskaintzea egilearen asmoa.
Izagirreren kontakizunek “lehenengo biran parte hartu zuen euskal gizartearen eta egungoaren arteko antzekotasunak eta kontraesanak” erakusten dituela dio udalak. Argi ilunez jositako istorio bat dela, kultur-nahaspila eta esploratzeko grina agerian uzten dituena.
Liburua gaztelaniaz idatzia badago ere, euskaraz izango da saioa.