[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-2-3)
Otsailak 3ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Idoia Beratarbideren lamina da.
Harpidedun eta HITZAkideei bereziki zuzenduta eta aisiaz ere euskaraz goza dezaten, OARSO BIDASOKO HITZAk astekariro denbora-pasen atal berezi bat du.
Astekariko 30 (denbora-pasen orrialdea da) eta 31 (asteroko sariaren eta aurreko asteko dinamikako saridunaren informazioa) orrialdeak dinamika horri zuzenduak dira.
Aste honetako saria IDOIA BERATARBIDEREN LAMINA da.
HITZAkideek (OARSO BIDASOKO HITZAri ekarpen zuzena egiten dietenek) zozketan parte hartu ahal izateko, hitz gezidunen denbora-pasa osatu beharko dute eta HITZAra helarazi.
Nola? Oso erraza da:
- Whatsapp bidez (688 77 07 52 zenbakira argazkia atxikituz)
- Posta elektronikoz (denborapasakobh@hitza.eus helbidera argazkia atxikituz, gaian “denbora-pasak zozketa” jarrita)
- OARSO BIDASOKO HITZAko bulegora eramanda (Irun kalea 8, Errenteria-Orereta)
Epe muga: asteazkeneko 12:00ak arte jasotako orrialdeak izango dira onartuak astero.
Ez galdu aukera eta parte har ezazu!