Euskara hastapen klaseak Larreaundin
Bi pertsona falta dira klase bat osatzeko, eta otsailaren 13an hasi nahi dituzte eskaintzen saioak auzo elkartean.

Berriz ekin diote gogotsu euskara ikastaroa eskaintzeari Larreaundiko auzo elkarteak eta AEK-k. Iraila aldera saiatu ziren auzotarrentzako taldea sortzen, baina gutxieneko ikasle kopurura ez ziren ailegatu bi pertsonen faltan. Beraz, erronka hortxe daukate, bi ikasle gehiago animatzea.
Nori zuzendutako euskara saioak diren galdetzerakoak, hastapenak emango direla eta praktikoa izango dela argitu dute antolatzaileek. Klaseak auzo elkartean izango dira (Loiolako Enekoren karrika, 9), astean bitan, 15:00etatik 17:00etara. Otsailaren 13an hastea dute asmo.
Matrikularen prezioa 259 eurokoa da, eta saio guztietara joaten denari dirua osorik itzuliko zaio. Beraz, euskara ikastea dirua aurreratu behar bada ere, doakoa izan daiteke.
Klaseak antolatzearen arrazoia auzoan euskaraz bizi ahal izateko urratsak ematea da. “Arrazoi askorengatik gaur egun ez da hala. Horregatik, doako klaseak eskaini nahi ditugu auzoan, euskara ikasteko aukera izan ez duten auzotarrei aukera eskaintzeko”.
Izena emateko telefono zenbaki batera deitu edota idatzi behar da: 688 74 66 33