Abotsanitzek herri batzarra deitu du ostegunerako
Batzarraren ildo nagusia udal hauteskundeak izango dira: programa eta hautagaien zerrenda bozkatuko dituzte.
Orain artean egindako lana ezagutarazteko, eta maiatzean gauzatuko diren udal hauteskundeei begira, herri batzarra deitu du Abotsanitz taldeak. Ostegunean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.
Bileran alderdiak landutako proposamenaren berri emango du eta ondoren, programa bera eta hautagaien zerrenda bozkatuko dituzte. Hortaz gain, beste zenbait gai jorratuko dituztela jakinarazi du taldeak.