San Telmo gazteluak bisitak jasotzen jarraitzen du
Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak izan dira gaztelua bisitatzen azkenak. Datozen egunetan Hondarribiko ikasleek ezagutuko dute San Telmo.
Duela gutxi Done Pedro Itsasgizonen Kofradiako hainbat kide San Telmo gazteluan izan ziren. Txomin Sagarzazu alkatearekin eta Gonzalo Carrion zerbitzuetako zinegotziarekin monumentu historikoa bisitatzeko aukera izan zuten.
Hasierako helburuari jarraiki, Hondarribiko ondarea gizarteratzeko, herritarrez gain, kolektibo ezberdinekin hainbat bisita antolatu dituzte. Arrantzaleen Kofradiako ordezkariak izan dira gaztelua bisitatzen azkenak eta datozen egunetan Hondarribiko ikasleek ezagutuko dute San Telmo.
Bisita hauen bidez, gazteluaren etorkizunaren inguruko ideiak eta iritziak partekatzea da asmoa.