Hildako migratzaileen omenez, elkarretaratzea bihar
Bidasoan eta 2014ean Tarajalen hildako migratzaileak omentzeko asmoz egin dute biharko deia eskualdeko talde ezberdinek Pausuko zubian, 17:30ean.
Bihar Pausu eta Behobia arteko zubian bihar, 17:30ean, elkartzeko deia egin dute Irungo Harrera Sareak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bidasoa Etorkinekin eta Etorkinekin Diakite elkarteek. Lau taldeek migratzaileen eskubideen alde lan egiten dute Bidasoa eskualdean.
2014eko otsailaren 6an Tarajaleko kostan hildakoak oroituko dituzte, baita Bidasoan hildako bederatzi pertsonak ere. Omenaldia egingo dute eta herritar oro dago deialdira gonbidatuta.
Frantzia osorako egindako deialdi batekin bat egiten du biharko elkarretaratzeak, “mundu globaleko mugetan hildako eta desagertuak oroitu eta haientzako justizia eta erreparazioa eskatzeko”, zehaztu dute antolatzaileek.