Erakusleihoak inauterietako motiboz apaintzeko lehiaketa
Saltokietako erakusleihoetako dekorazioek jarrita egon beharko dute otsailaren 16tik 20ra bitarte.
Egun gutxi geratzen da inauterietarako; kaleak kolore, mozorro eta musikaz betetzen diren egunerako. Festa ospatzeko, aurten ere, inauterietako erakusleiho lehiaketa antolatuko du Hondarribiko Udalak. Erakusleihoa duten saltoki orok parte hartu ahal izango du eta dekorazioek jarrita egon beharko dute otsailaren 16tik 20ra bitarte.
Erakusleiho guztiek inauteriekin zerikusia izan beharko dute eta edozein teknika erabili ahal izango da dekorazioak sortzeko. Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan erabakia hartzerako unean.
Epaimahaikideak saltokiz saltoki joango dira dekorazioak ikusten eta 1etik 5era puntuatuko dituzte. Sariak 2023ko otsailaren 20an banatuko dira Udaletxeko Areto Nagusian. Irabazleak 450 euro jasoko ditu, bigarren saridunak 300 euro eta hirugarrenak 200 euro.
Izen ematea
2023ko Inauterietako Erakusleihoa da lehiaketaren izen ofiziala. Izen ematea Hondarribiko Udalaren egoitza elektroniko Sarrera Erregistroan egin beharko da eta doakoa da. Parte hartzaile bakoitzak irudi bat deskargatu beharko du. Ondore, erakusleihoan (toki ikusgai batean) ezarri beharko dute. Informazio gehiago Hondarribiko Udalaren webgunean eta BAZ bulegoan.