'Atlas Emocional del Bidasoa' erakusketa, ikusgai Oiasson
'Atlas Emocional del Bidasoa' erakusketa da Oiasso Museoaren hurrengo proposamena. Ostiralean inauguratuko da, eta maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai.
Maria Jose Noain Maurak (Los Viajes de Aspasia) eta Helga Massetani Piemontek (Bitamine Faktoria) komisariotutako ‘Atlas Emocional del Bidasoa’ erakusketa inauguratuko dute ostiralean, hilak 3, 19:00etan, Oiasso Erromatar Museoan.
Erakusketa hori maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai, eta Bidasoa ibaiaren memoria historikoaren eta emozionalaren elementu esanguratsuenak islatzen ditu. Hamar gai baliatuz bideratu dute erakusketa. Horien artean daude, esaterako, galdutako lanbideak, gaztaroko oroitzapenak, muga, kontrabandoa edota Bidasoko Eskolaren artea. Erakusketa ilustratzeko, obra piktorikoak, etnografikoak eta dokumentu historikoak erabili dituzte, eta helburua da emozioak azaleratzea eta iragan, orainaldi eta etorkizunaren inguruko hausnarketa sustatzea.