Aretha Franklinen film bat dakar DokuIrunek
'Amazing Grace' filma ostiralean proiektatuko da Amaia KZn, 19:00etan. Emanaldiaren aurretik, aurkezpen eta mahai inguru bat egingo dituzte.
DokuIrun egitasmoa bueltan da, eta ostiralean, hilak 3, Aretha Franklin soul abeslariaren film bat proiektatuko dute Amaia KZn, 19:00etan: Amazing Grace.
Sarrerak Amaia KZren webgunean eskura daitezke dagoeneko. Horrez gain, aretoaren txarteldegian ere erosi ahal izango dira emanaldia baino ordubete lehenago, betiere tokia badago.
Amazing Grace historiako diskorik onenetakoa izan zela adierazi dute antolatzaileek. 1972ko urtarrilean, Aretha Franklinek zerbait ezberdina egitea erabaki zuela azaldu dute, eta Los Angelesera joan zen, New Temple eliza baptista misionistara, zuzeneko disko bat grabatzera: Amazing Grace. Gerora, abeslariaren disko salduena izan zen.
DokuIrun
DokuIrun zinema dokumentalari buruzko programa ireki eta heterogeneoa dela azaldu dute antolatzaileek. Egitasmo horrek egile filmak ematen dituela zehaztu dute, hau da, hiriko zinema areto komertzialetan eskaini ohi ez diren filmak ematen dituzte.
Proiekzioak Amaia KZn dira, eta emanaldiaren aurretik aurkezpen eta mahai inguru bat egiten dituzte, protagonista edo adituren baten parte hartzearekin. Ahal duten neurriak Irunekin lotura duten filmak bilatzen dituztela jakinarazi dute.
Honakoak izango dira hurrengo proiekzioak:
Martxoak 10:
- Fadia’s Tree.
Martxoak 31:
- Fire of Love.
Maiatzak 12:
- Film laburrak Iñigo Salaberriaren omenez.