Udalean eginiko kudeaketaren berri ematen duen aldizkaria egin du PSE-EEk
Etxebizitzen arazoa, Mendelu auzoko proiektua, Mugikortasun iraunkorra, aparkalekuen arazoa, trantsizio ekologikoa edota memoria historikoa gaiak jorratzen dituzte aldizkarian.
Hondarribiko PSE-EEk aldizkari berri bat egin du lau urte hauetan Hondarribiko Udalean eginiko kudeaketaren berri emateko. Etxebizitzen arazoa, Mendelu auzoko proiektua, Mugikortasun iraunkorra, aparkalekuen arazoa, trantsizio ekologikoa edota memoria historikoa dira, besteak beste, aldizkarian jorratzen dituzten alorrak.
Legegintzaldi honetan egindako lana zabala izan dela azaldu dute sozialistek, herritarrentzako hobekuntzak proposatu dituztelarik.
Datozen egunetan Hondarribiko 7.750 gutunontzietan banatuko dute aldizkaria. Euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu dute.