Via Irungo erakusketa berritasunekin dator
Honakoa da erakusketa zabalik dagoen hirugarren astea. Berritasun moduan, astean zehar arratsaldetan irekia egongo da, eta otsailean bi bisita gidatu egingo dira.
Hirugarren astez, Via Irun proiektuaren lehen faseari buruzko erakusketa ikusgai dago Txanaleta plazako kristalezko eraikinean. Hirugarren aste hori, gainera, berritasunekin dator.
Alde batetik, astegunetan goizetan irekia egoteaz gain, arratsaldean ere zabalduko dira eraikineko ateak erakusketa ikusi ahal izateko. Astean zehar, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, eta larunbat eta igandetan, aldiz, 10:30etik 13:00era.
Bestalde, bigarren berritasun gisa, bisita gidatuak egingo dira otsailaren 4an eta 25ean, larunbatak, 12:00etan, erakusketa osatzen duten euskarriak hobeto ezagutu ahal izateko. Irungo Udalak zehaztu duenez, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea bisitetan parte hartzeko.
Erakusketa irekia egon den hiru astetan 407 irundar igaro dira dira “Irungo trenbide eremua oneratzeko proiektua xehekiago ezagutarazteko erakusketatik”. Erakusketa hori lau aretotan banatua dago: hall handi batean, trenbide eremuaren kronograma bat; informazio panelak eta datu teknikoak; areto interaktibo bat; eta bukaerako emaitza ikus-entzunezko elementu eta piezekin.