Santiagotarrak, bikain aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan
Igandean, Bidasoa ibaiko jaitsieran, hamabi domina poltsikoratu zituzten klubeko kideek, horietatik zazpi urrezkoak izanik.
Igandean, Bidasoa ibaian, Santiagotarrakeko aulki mugikorreko taldeek distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan hartu zuten parte. Estropada hori Euskadiko egutegiko jaitsieren azkena izan zen, eta azken urteetan Bidasoa ibaian egin den jendetsuena, 500 arraunlarik baino gehiagok eta 173 ontzik hartu baitzuten parte.
Santiagotarraki dagokionez, emaitza paregabeak erdietsi zituzten, urrezko domina gehien poltsikoratu zituen taldea izan baitzen. Orotara, urrezko zazpi domina, zilarrezko bi eta brontzezko hiru lortu zituzten klubeko kideek. Hauexek izan ziren lortutako urrezko dominak:
- Infantil mutilen skull laukoitza: Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yagüe.
- Infantil mutilen skull bikoitza: Iñigo Pradavilla eta Joanes Payo.
- Kadete nesken skull laukoitza: Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea.
- Luken Solozabal, Xabier Payo, Mikel Laguardia, Inhar Romano, Julen Beltran, Embor Lurgain, Markel Irigoien eta Oier Emazabel. Lemazaina: Urko Puy.
- Gazte nesken skull laukoitza: Irati Laguardia, Elaia Saenz, Julene Bengoetxea, eta Ane.
- Beñat Fernandez, Ibai Otxoa, Joan Ander Penas, Bittor Lekuona, Xabier Etxebeste, Ander Aramendi, Julen Villafranca eta Hugo Rodriguez. Lemazaian: Aitor Olazabal.
- Emakume beteranoen skull bikoitza: Arantza Zunzundegi eta Elena Laguardia.
Santiagotarraken hurrengo erronka Gipuzkoako Ligako lerrokoa estropada izango da, otsailaren 12an lehiatuko dena, Legution.