'Hondarribia Eginez' prozesuan urratsak egiten
Hondarribiko EAJko alkategaia Ander Añibarro Laudioko alkatearekin bildu da Hondarribian.
Gaur goizean Gonzalo Carrion, ‘Txalo’ Hondarribiko EAJko alkategaia Ander Añibarro Laudioko alkatearekin bildu da Hondarribian. Bertan izan dira ere, Maria Serrano Hondarribiko zinegotzia eta Ander Larrinaga Laudioko Udal Estrategiako zinegotzia.
Laudio 18.000 biztanleko udalerria da eta duela gutxi Gobernantzaren arloko Europako Bikaintasun Zigilua eskuratu du berrikuntza publikoan landutako estrategiagatik. Bileran arabar udalerriko gobernantza sistema ezagutzeko aukera izan du alkategaiak, Hondarribia Eginez prozesua lantzen jarraitzeko.
Carrionek azaldu duenez, udaletxea handitzea eta modernizatzea izango da hondarribiarraren lehentasunezko ardatza: “Etorkizuneko erronkei aurre egiteko makineria indartsua eta eraginkorra ezinbestekoa izango delako”.