Giro ederra Aulki Mugikorreko Euskadiko txapelketan
Hondarribia Arraun elkarteak urrezko hiru domina, zilarrezko bost eta brontzezko hiru eskuratu zituen asteburuan. Hondarribiko emakumeen trainerua, berriz, hirugarren izan zen Portugaleten urteko lehen jaitsieran.
Igande honetan Euskadiko Distantzia Luzeko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da Hondarribian. Orotara 14 elkarte bertaratu ziren eta 124 ontzik parte hartu zuten. Bidasoa ibaiko urak lasai zeuden eta goizean zehar ez zen haizerik izan. Horrenbestez, giro ezin hobean lehiatu ziren arraunlariak.
Hondarribia Arraun elkarteak urrezko hiru domina, zilarrezko bost eta brontzezko hiru eskuratu zituen.
Urrezko dominak:
- Paule Amunarriz eta Saioa Intxaurrandieta: Infantil kategorian binako bikoan (2x).
- Oihan Zeberio: Infantil kategorian Skiff-ean (1x).
- Arantza Mariscal: Senior kategorian Skiff-ean (1x).
Zilarrezko dominak:
- Senior gizonezkoetan “A” taldea lemazaindun zortzikoan (8+).
- Jubenil gizonezkoetan lemazaindun zortzikoan (8+).
- Jubenil emakumezkoetan binako laukoan (4x).
- Jubenil gizonezkoetan binako bikoan (2x).
- Jubenil gizonezkoetan Lemazain gabeko bikoan (2-).
Brontzezko dominak:
- Senior gizonezkoetan “B” taldea lemazaindun zortzikoan (8+).
- Kadete emakumezkoetan lemazaindun zortzikoan (8+).
- Jubenil emakumezkoetan Skiff-ean (1x)
Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen traineruak, berriz, Portugaleteko jaitsieran parte hartu zuen. Urteko lehen jaitsiera izan zen eta 15 traineruk parte hartu zuten. Hondarribiarrak hirugarren izan ziren. 13:57,79 behar izan zituzten 4.000 metro gauzatzeko. Jaitsieraren irabazlea Donostiarra izan zen 13:30,61eko denborarekin eta bigarren Orio 13:43,55ekin. Sailkapen osoa hemen.