Arantxa Urretabizkaiak Hondarribian aurkeztuko du 'Azken etxea' liburua
Ostegun honetan izango da aurkezpena Hondarribiko Kultur Etxean 19:00etan. Blagan Euskara Elkarteak antolaturiko saioa da.
Arantxa Urretabizkaia Hondarribian izango da otsailaren 2an, (osteguna da) 2022an argitaratu zuen Azken etxea liburua aurkezteko. Urretabizkaia idazle eta kazetari donostiarra da eta liburuak 160 orri ditu. Liburuan “iraganeko mamuak, adiskideak eta hautuak orainaldikoekin korapilatuko dira, elkar zelatatuko duten auzokideen giroan”.
Blagan Euskara Elkarteak antolaturiko saioa ostegunean izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.