Talde feministak eskertuta Almudena Grandes izendatzeagatik plaza bat
Proposamena egin zuten talde berdinek, eskertzeko gutuna idatzi diote Irungo Udalari.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/01/almudenagrandeplaza.jpeg)
Kale edo plazaren bat Almudena Grandes izendatzea erabakitzeagatik eskertzeko gutuna idatzi dute, Txingudi Elkarte Feministak; Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak; Emakumea eta Zinea Kultur Elkarteak; Bidasoa Aldeko Elkarte Feministak; eta Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoak.