Euskal presoen eskubideen alde elkartuko dira gaur
Zabaltza plazan elkartuko dira, 20:00etan, Etxeratek hala deituta.
Euskal presoen eskubideen alde elkartuko dira gaur Zabaltza plazan, 20:00etan. Etxeratek egin du deia, hilabeteko azken ostiralero bezala.
Egun Irungo presoen eta haien eskubideen alde lanean aritzen direnentzako aro berri bat zabaldu da. Horren gaineko erreportajea argitaratu du gaur HITZAk.