Dokumentu bat faltsutzeagatik gazte bat atxilotu dute Irunen
Suitzan ibilgailu bat alokatzeko identifikazio faltsua erabili zuen gidariak. Irungo Guardiako Epaitegietan dago orain akusatua.
Ertzaintzak jakinarazi du 18 urteko gazte bat atxilotu dutela dokumentazioa faltsifikatzea egotzita. Akusatuak ibilgailu bat alokatu zuen Suitzan, eta horretarako erabilitako dokumentazioa ez zela benetakoa azaldu du Ertzaintzak.
Autoak daukan lokalizazio sistemari esker lokalizatu dute gidaria, eta orduan, “jatorrizko alokairu kontratua aurkitu zuten, eta autoaren gidaria ez zen beste pertsona baten izenean zegoen”. Horrez gain, ibilgailuak ez zuela Suitzatik irteteko baimenik adierazi dute.
Gidaria Ertzaintzara eraman zuten, eta gaur agintari judizialen ardurapean dago Irungo Guardiako Epaitegian.