Ekitaldi publiko bat otsailaren 5ean, Oihana Briones aurkezteko
Ekitaldia, 12:30ean izango da, Almudenas Grande plazan, eta Maddalen Iriarte lehendakarigaia ere bertan izango da.
Otsailaren 5ean, 12:30ean, EH Bilduk Oihana Briones Irungo hauteskundeetarako alkategaia aurkezteko ekitaldi publiko bat egingo du Almudena Grandes plazan. Bertan izango da ere Maddalen Iriarte Okiñena koalizio abertzaleko lehendakarigaia.
“Ekitaldi honekin, erronkaz eta ilusioz beteriko zikloari hasiera eman nahi diogu” dio Oihana Briones Aramendik. Gainera, “gure nahia komunitatea osatzen eta indartzen duten bidelagunei izan duten eta izango duten konpromisoa eskertzea” dela berretsi du.
Eguraldia ez badute lagun, Palmera Monteron egingo dela ekitaldia zehaztu dute.