Familian gozatzeko Zuhaitz eguna
2022an jaiotako haurrek martxoaren 18an landatuko dituzte zuhaitzak. Beste urte batez, San Telmo inguruan landatuko dira.
Martxoaren 18an izango da XXVIII. Zuhaitz eguna. 2022an jaiotako haurrek beren izena daramaten zuhaitzak landatuko dituzte, familiaren laguntzarekin. Goizeko 11:00etan hasiko da ekitaldia eta ohikoa den bezala, abenduan jaiotako haurrekin hasi eta urtarrilekoekin amaituko dute. Aurten 95 zuhaitz landatuko dira eta horiek ametza espeziekoak izango dira. Azken urteetan egin bezala San Telmo inguruan landatuko dira eta egun berean, 2016an jaiotako haurrei makil bana banatuko zaie, zazpi urte bete izanagatik. 1996 urtetik 4.000 zuhaitz baino gehiago landatu dira Hondarribian.