Udal Artxiboa astebete itxita egongo da gaurtik hasita
Ikust Alaian obrak egiten ari dira eta fase honetarako ateak itxi behar dituzte. Dena den, kontsultak beste bide batzuetatik egin daitezke.
Gaurtik datorren asteko asteazken arte (otsailaren 1a izango da) itxita egongo da Udal Artxiboa dagoen Ikust Alaia eraikina. Lanak egiten ari dira eta horiekin bukatzean berriro irekiko dituzte ateak.
Bien bitartean kontsulta egiteko aukera izango da telefono zenbaki hauetako batera deituta 943 50 52 05 edo 943 50 52 07, edo posta elektronikora idatzita, edo erregistro orokorretik idatzita.