Psilocybeneako programak aurrera darrai
Bihar gauean Silitia, Onki Xin eta Kosmai Kosin taldeek kontzertua eskainiko dute Psilocybenea aretoan.
22:00etatik aurrera festa bermatuta dago Hondarribko Psilocybenea aretoan. Bertsio gauaren arrakastaren ondoren, ostiralean ere (hilak 27) indartsu datoz kontzertuekin. Silitia, Onki Xin eta Kosmai Kosin taldeek jendea dantzan jarriko dute.
Kosmai Kosin 2022 urte amaieran sortu zen talde Hondarribiarra da. Gaizka Lamarrek (Pornox, Gaz Limbo) eta Garlin Monroek (Gorpuzkingz, Horzdun) osatzen dute. Musika elektronikoa egiten dute. Onki Xin talde irundarra da. Beren azken lanean (Hikikomori) eurodisko, eurobeat eta synth pop estiloak nahasten dituzte. Silitia talde bizkaitarra Ibai Silicatok eta Xabier Barrutiak osatzen dute. Elkarrekin punk, funk, elektro, euskal rock musika sortzen dute.
Sarrerak erosteko: Aurre salmentan 7 euroan eskura daitezke Ttopara kafetegian, Etxeberria tabernan, Basque tabernan, Muaran, Viv Vintage dendan eta Bloody mary Diskak dendan. Leihatilan, berriz, 10 euroan.