Osasun publikoaren alde elkartuko dira bihar Irungo udaletxe atarian
Elkarretaratzea 10:00etan izango da. Bihar osoko bilkura egingo da udaletxean eta mozio bat bozkatuko dute osasun publikoaren defentsan.
Osasun Bidasoa Batzar Nagusietan. Bihar, Irungo udaletxearen atarian biltzeko deia egin du plataformak, 10:00etarako, ordu erdi lehenago osoko bilkura hasiko baita eta Osasun publikoaren aldeko mozioa bozkatuko dute.
Halaber, Osasun Bidasoa plataformak hala deituta gaur Bortzirietako herri guzietan elkartuko dira osasun zerbitzu duinaren alde.

