Emigrazio eraikineko obren hirigintza lizentzia eman dute
Irungo Etxebizitza Sozietate Publikoak (Irunvi) auzo ekipamenduaren eta zuzkidura bizitokien birgaitze partziala eta barne egokitzapena egingo ditu.
Irungo Udaleko Osoko Bilkuran zehaztu da Irunviri, Irungo Etxebizitza Sozietate Publikoari, Bartolome de Urdinso kaleko 2. zenbakian dagoen emigrazio eraikinaren lehen faseko (auzo ekipamendua) eta hirugarren faseko (zuzkidura bizitokiak) birgaitze partziala eta barne egokitzapena egiteko obretarako hirigintza lizentzia ematea.