Elkarretaratzea mugetako hildako eta desagertuak oroitzeko
Behobian eta Pausun elkartuko dira datorren larunbatean, otsailak 4, 17:30ean, 'Migrazioa eskubide bat da! Stop hilak eta desagertuak!' lelopean.
Mugetako heriotza politikaren aurkako eta migrazioen biktimei justizia egiteko elkarretaratzea egingo dute datorren larunbatean, otsailak 4, Irungo Harrera Sarea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bidasoa Etorkinekin eta Etorkinekin Diakité elkarteek antolatuta. ‘Migrazioa eskubide bat da! Stop hilak eta desagertuak!’ lelopean, 17:30ean bilduko dira; hegoaldean Behobiako Casa de Guardian elkartuko dira, eta iparraldean, aldiz, Pausuko Bami bankuaren parean. Mugetako hildakoak eta desagertuak oroituko dituzte.