Eguberrietako jardueren balorazioa egin du udalak
Asebetetze inkesta egin diete 401 herritarrei, eta jai hauen programazioari 10etik 8ko puntuazioa eman diote.
Izan berri diren Eguberritako programaren balantzea egin du Irungo Udalak. Neurketa egiteko asebetetze inkesta bat egin dute 16 urtetik gorako 401 herritarrei, eta 200 inkesta ere egin dituzte kalean. Ekitaldi guztiek 10etik 8 puntu baino gehiago lortu dituzte. Txosten osoa lotura honetan irakur daiteke.
Zabaltza plazako Eguberrietako azoka izan da gehien bisitatutako jarduera (10etik 7k); Bigarren bisitatuenak izotz pistak eta txirristak izan dira, 13.000 bisitarirekin. Parte hartzaileen profilari erreparatuz gehienetan 31 eta 45 urte artekoak izan dira, adin tarte horretan baitaude haur txikiak dituzten gurasoak.
Nota altuena jaso duen jarduera Olentzero, Mari Domingi eta gabon kanten jaialdia izan da, 10etik 9,1-eko puntuazioa lortu baitu. Bigarren puntuazio altuena erakusketek eta kalean egindako jarduerentzat izan da, 8,8ko nota eman diote 10etik; Sargiako herrixkak 8,7 puntu lortu ditu 10etik.
Iazko abenduaren 17an, 28an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean egindako kale inkesten arabera pertsonen %42k saltokiren batean kontsumitu zuen, %36k ostalaritzako lokalen batean, eta %22k bietan. Bisitari gehienak (%83) irundarrak izan dira.