Atxiki Pilota Eskola sortu dute Uranzu pilotalekuan
8 eta 12 urte bitarteko haurrek pilotan entrenatu ahalko dute Uranzu pilotalekuan, astelehenero. Kuota doan da eta izena eman daiteke dagoeneko.
Zorionekoak dira pilota transmititu nahi dutenak, Atxiki Pilota Eskola sortu baitute 8 eta 12 urte bitarteko neska mutilentzat. Astelehenero elkartuko dira, otsailaren 6tik aurrera, Uranzu pilotalekuan, 17:30etatik 19:00etara.
Guztira lau talde sortu nahi dituzte:
- Neskak LH 3 eta 4, hau da, 8 eta 10 urte bitartekoena.
- Mutilak LH 3 eta 4, hau da, 8 eta 10 urte bitartekoena.
- Neskak LH 5 eta 6, hau da, 10 eta 12 urte bitartekoena.
- Mutilak LH 5 eta 6, hau da, 10 eta 12 urte bitartekoena.
Hastapenak direlako ez dutela kuotarik ezarri argitu dute antolatzaileek. Hori bai, kide izateko izena eman behar da mezu bat bidalita posta elektroniko honetara.