Madrilgo Euskal Etxean aurkeztu dute 'Petra Labordarekin sukaldean' liburua
Liburuak hondarribiarraren jatorrizko errezeta gida berreskuratzeaz gain, sukaldariari buruzko ikerketa bat jasotzen du ere.
Astelehenean Madrilgo (Espainia) Euskal Etxearen egoitzan aurkeztu zuten Petra Labordarekin sukaldean liburua, 2022ko udan berrargitaratu zutena. Liburuak hondarribiarraren jatorrizko errezeta gida berreskuratzeaz gain, sukaldariari buruzko ikerketa bat jasotzen du ere. Petra Labordak 1929an idatzi zuen La cocina práctica errezeta liburuan oinarritzen da.
Aurkezpenean Petra Labordaren bizitzaz eta liburuaren jatorriaz mintzatu ziren. Ondoren, azken argitalpenean parte hartu dutenen txanda izan zen. Liburuaren xehetasunak azaldu zituzten.
Arma Plaza Fundazioko lehendakariak eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk Euskal Etxearen abegi ona eskertu zuen: “Beti ere eskuzabal Euskadirekin zerikusia duen oro sustatzeko eta bultzatzeko garaian”. Lehendakariarekin batera izan ziren, besteak beste, Bittor Oroz, (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea), Gonzalo Lopez-Muñiz (Artearen Historian lizentziaduna), Elena Arzak sukaldaria eta Koldo Ortega historialaria.