Ipuin kontalariarekin hitzordua, gaur
Arratsaldeko 18:00etan Zuloaga Etxean 4-7 urte bitarteko haurrentzako ipuin kontalari saioa izango da.
Zuloaga Etxean ipuin kontalariaren saio berri bat egingo da gaur arratsaldean. Hitzordua 18:00etan izango da. 4-7 urteko haurrei zuzenduriko saioa da.
Sarrera librea den arren aldez aurretik izena ematea gomendatu du Udal Liburutegiak.