Errugbi jardunaldi hirukoitza larunbat honetan Plaiaundin
Txingudi Rugbyko sub14, sub16 eta sub18 taldeak arituko dira larunbatean Irunen.
Irunen jokatuko dituzte asteburu honetako partidak Txingudi Rugby Elkartearen 14, 16 eta 18 urtez azpiko taldeek. Sub 14 taldea hasiko da 10:00etan Danon Artean taldearen aurka, Arrasatek, Eibarrek eta Mutrikuk osatutako taldea da. Bi taldeek ligako lehen partida galdu zuten, baina Txingudi/Baztan sailkapenean aurretik dago bi bonus puntu lortu zituelako, lau entsegu egin zituzten eta 7 puntu baino gutxiagotik galdu zuten, Danon Arteanek berriz, bonus puntu bakarra du.
Jarraian, 11:30etan sub18 taldeek jokatuko dute, eta hauek Iruñaren aurka arituko dira, azken sailkatuak dira eta ligako lehen faseko hamargarren eta azken jardunaldia izango da. Nafarrek garaipena lortuko balute, Txingudi/Uribealdea sailkapenean jaitsiko litzateke, beraz, etxekoak behar beharrezko dute punturen bat eskuratzea.
Azkenik, sub16 taldeak jokatuko du Gaztedi B talde gasteiztarraren aurka. Irun eta Hondarribikoak 2. mailako B multzoko azkenak dira eta ez dute aukerarik postua uzteko jada. Bigarren faseko zozketaren zain daude, eta litekeena da denboraldi amaiera arte talde bizkaitarren aurka aritzea.