[Argazki galeria eta bideoak] Hasi da Ola Sagardotegiko txotx denboraldia
Aginagaldetarrek zabaldu zuten atzo XXIV. Txotx Eguna. Ola Sagardotegian urteko lehen sagardoa dastatzen lehenak izan ziren Joxe, Agustin, Gurutz eta Julen Aginagalde.
Joxe, Agustin, Gurutz eta Julen Aginagaldek zabaldu zuten atzo Ola Sagardotegiko txotx denboraldia. 14:00etan puntu puntuan Ola Sagardotegiko jantokiko ateak zabaldu zituzten. Txalapartaren doinuarekin agurtu zituzten omenduek egunaz gozatzera hurbildu ziren denak. Ondoren, Aginagaldetarren aurkezpen txiki bat egin eta aurreskua dantzatu zieten omenaldi gisa. Segidan, txotx egin eta “hau da aurtengo Olako sagardo berria!” esanez zabaldu zuten denboraldia.
Sagardotegian festa itzela sortu zen sagar zukuaren bueltan. Bertaratutakoek urteko lehen sagardoa dastatu eta Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikanoren bertso ederrez gozatu zuten.
Hona hemen atzoko zenbait argazki eta bideo: