Marlaxka Xake klubeko gazteak oso txukun aritu dira asteburuan
Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldian bi taldek garaipena eskuratu zuten. Euskadiko Ligan, berriz, atsedena izan zuten.
Marlaxka Xake Klubak lau talde ditu. Larunbatean horietako hiru lehiatu ziren. Izan ere, Hondarribia Marlaxka A taldeak atsedena izan zuen Euskadiko Ligan. Gainontzeko taldeak Gipuzkoako Ligan lehiatu ziren.
Hondarribia Marlaxka B taldeak garaipena eskuratu zuen Gros F-ren aurka. Talde gaztea eraman zuten Donostiara: Ander Tafall (2002an jaioa), Aritz Tornay (2007an jaioa), Iker Tafall (2009an jaioa) eta Jurgi Diaz (2006an jaioa).
Hondarribia Marlaxka C taldea etxean aritu zen Billabona B taldearen aurka eta garaipena eskuratu zuten. Talde hau ere oso gaztea da: “Nora Lera 2009koa da eta Gorka Tafall eta Jon Diaz 2011n jaio ziren, denak xake jokalari indartsuak, gazteak izan arren”.
Hondarribia Marlaxka D taldeak KBI Zumaiako C-ren aurka galdu zuen. Adin guztietako jokalariek osatzen dute taldea eta helburua pixkanaka lehiaketara hurbildu daitezela da. “Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen” azaldu dute klubetik. Asteburuan te.