David Rodriguez, Espainiako I. Pintxo eta Tapa Txapelketaren bila
Irungo Danako jatetxeko sukaldaria Madrilen izango da gaur eta bihar artean estatuko pintxo eta tapa onenaren sariaren lehian.
Gaur eta bihar artean Espainiako I. Pintxo eta Tapa Txapelketa ofiziala ospatuko da Madrilen, Madrid Fusion kongresuaren baitan. Estatu osoko 31 partaide ari dira parte hartzen pintxo eta tapa onenaren saria lortzeko.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen eskutik David Rodriguez sukaldaria dago Madrilen. Irungo Danako jatetxeko sukaldaria Gipuzkoa ordezkatzen dabil, Gipuzkoako II. Pintxo eta Banderilla Txapelketa irabazi baitzuen azaroan. Bertan lortu zuen Gipuzkoa ordezkatzeko txartela. Madrilen ‘Bokalao’ pintxoarekin gailentzen saiatuko da Danakoko sukaldaria.